Bi lagunendako ganbara

Gure ganbara auzo lasai batean kokatua da eta bere sartze propioa du. Orotara zure espazio pribatuak 33m2 eta bi gela ditu: ganbara bera eta egongela. Ganbarak bere garbigela dauka, dutxa italianoa eta komunekin. Mihise eta oihalak hornituak dira. Egongelan jan daiteke, tresna hauetaz baliatuz: mikro-onda labea, hozgailua, kafetresna, ogi-erretzekoa.

Gosariak

petit déjeuner sucré chambre d'hôte Amalurra Saint-Jean-de-Luz

Gure gosariak tokiko edota bio mozkinez osatuak dira.
Hau jaten ahalko duzu:

  • fruitu freskoak
  • viennoiserie delakoak
  • etxeko ogia
  • fruitu jusak
  • etxeko pastizak
  • esnekiak

Gosaria egongelan zerbitzatua da, edo sasoinaren arabera terrazan pizinaren ondoan, goizeko 8:30 eta 10:00 artean.

Zerbitzuak

ZURE GANBARAKO ARGAZKI ZENBAIT