Ipar Euskal Herriko kostaldean, Donibane Lohizune sartzeko auzo lasai batean, Mirentxuk, Peiok eta Joanes eta Pantxo haurrek bi kiderendako beren lagun-ganbarara solidariorat (ikus zehaztasunak «Harreman eta erreserbatzeak») gomitatzen zaituzte.
Bi egonaldi artean ganbara 24 orenez hutsik egoten da ongi airestatzeko; mihise guziak tenperatura altuan garbituak dira; komunak eta sukaldetxoa javelez garbitua. Zoru eta oihal guziak baporez garbituak dira. Gosariak maskaz jantzirik sukaldatu eta zerbitzatuak dira.
Hainbat saltoki badira ondoan (okindegi, farmazia, tabako-prentsa, pizzeria). Klinika, osagarri zentro bat baita Begien Klinika ere ganbaratik oinez 5 minututara dira.
Autobus geltoki bat bada ganbaratik 50 metrotara, bere lineak hiri barnera eta hondartza handira zuzenki eramaten du. Aukera bikaina, hiriko aparkalekuen nekezia eta tarifak ikusirik.
Ganbara uda honetan idekitzen da, iritzirik ez da oraindik. Lehen lagunek beren iritzia facebooken ematen ahalko dute https://www.facebook.com/chambredhote.amalurra baita google orrian ere.